Renaud Davant

·

Euskara teknikaria

«Mintzalasaitik kanpo bizi behar da euskara.»

Mintzalasaitik kanpo bizi behar da euskara.
Mintzalasai festibaleko antolatzaileek egitarau berria aurkeztu dute irailaren 10an. MINTZALASAI
Lorea Mailharrancin
2025/09/13 07:17

Astelehen honetan abiatzen da Mintzalasai festibala. Miarritzeko eta Baionako herriko etxeek, Mintzalasai elkartearekin batera, antolatzen dute, hirietan euskararen presentzia indartzeko. Aurten, Angelun ere zenbait ekitaldi proposatzen hasi dira, nahiz eta oraindik herriak ez duen partaidetza osoan parte hartu. Renaud Davant Miarritzeko euskara teknikariak adierazi duenez, Angeluko herria konbentzitu nahi dute, eta zergatik ez, hemendik aitzina, beste herri batzuk ere.

Renaud Davanten hitzetan, Mintzalasai euskararen bizitasunaren erakusleiho bat da: « Baina Mintzalasaitik kanpo bizi behar da euskara. Hori da ene ustez garrantzitsuena: Mintzalasai ez da bakarrik urte bateko ekitaldia, etapa bat baizik, eta ez da hor bukatzen euskararen presentzia ».

Aurten egitarau anitza proposatzen dute Baiona, Angelu eta Miarritzeko eremuan euskararen erabilera sustatzeko. Berrikuntzen artean: Angelun euskaraz eta gaskoiz egingo den mahai-inguru bat, errealitate birtualeko esperientzia euskaraz, Miarritzeko lehen Banako txapelketa Marion aitziran, edota Miarritzeko bisita euskaraz tren ttipiaren bidez.

Egitarau osoa mintzalasai.eus ikus daiteke.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu