Eneko Aldana

·

Elkargoko uraren arduraduna

«Momentu honetan, gure ur erreserbak egoera egokian dira; orain uda nola izanen den ezin dugu jakin»

Momentu honetan, gure ur erreserbak egoera egokian dira; orain uda nola izanen den ezin dugu jakin
Eneko Aldana Ziburuko auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoko edateko uraren eta saneamendu kolektiboaren lehendakariordea da. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2026/06/10 07:00

PFAS, Mikroplastikoak, nitrogenoa... Uraren kalitatea geroz eta gehiago aipatzen da gure egunerokoan. Justuki, araztegi berri baten lehen harria pausatu dute atzo Donibane-Lohitzunen. Kontestua emateko, 1984an martxan ezarri zen egungo araztegia ordezkatuko du proiektu berriak. Itsasbazterraren gibelatzeak mehatxatzen du gaur egungo instalazioa, saturazio puntura iritsia da eta ez die jada Europa mailako arauei erantzuten. Egungotik kilometro eta erdira eraikiko dute araztegi berria. Bertan ginen hortaz haratago, uraren tratamenduaz mintzatzeko  Eneko Aldanarekin, bera baita Euskal Hirigune Elkargoko edateko uraren eta saneamendu kolektiboaren lehendakariordea. 

Interesgarri izanen zaizu