Pantxo Etxegarai

·

Baionako gehiengoko hautetsia

«Momentuz dakigunarekin, ontsa pasa dira bestak; jende kopurua naturalki egokitua izan da»

Momentuz dakigunarekin, ontsa pasa dira bestak; jende kopurua naturalki egokitua izan da
Baionako besten behin behineko bilana egin du Pantxo Etxegarai hautetsiak. Mathieu Prat/BAIONAKO HERRIKO ETXEA
Esteban Bastié Aguerre
2026/07/20 10:17

Barda bukatu dira Baionako bestak, eta bilan goiztiar bat egin dugu gaur goizean Goiz Berrin Pantxo Etxegarai Baionako gehiengoko hautetsiarekin. Behin betiko datuen faltan, bestak ederrak izan direla kontatu digu: "Bilana egiteko pixka bat goiz da. Elementu guztiak ez ditugu, behar ditugu teknikari eta zerbitzuekin trukatu, baina uste dut, orokorrean, dakidanarekin ontsa pasatu direla gauzak, bistan dena aroa hor zen lagun, baina jende kopurua eta aski egokitua izan da. Ostegunean pixka bat gehiago, iduriz. Baina orokorrean ontsa".

Azken urteetan, bestetara heldu den jendetza apaltzea izan da Herriko Etxearen lehentasunetako bat, eta emaitzekin kontent agertu da Etxegarai: "Izan da mugatze natural bat. Ostirale eta larunbatean Alta bazen ostiralean kristoren kontzertua ETSrekin eta larunbata egun ederra. Eta orduan, egia da, karriketan eta lasai gabiltza, eta horrek gozotasuna ematen du bestari".

Interesgarri izanen zaizu