Mazars-Orhategarai bikotearekin bildu ziren joan den astean pilotari berezkoak. Aipatu genuen beste elkarte baten proposamena bazuela bikote horrek berezkoen zirkuitua kudeatzeko. Gobernantza parte hartzaileagoa proposa lezakete biek, pilota munduko eragile guzien presentzia segurtatuz administrazio kontseiluan. Joan den astean, bilkura bat antolatu zuten Mazars eta Orhategaraik, pilotariez gain, eragile desberdinak gonbidatuz. Eta pilota elkarteak ordezkatzen dituen Iparraldeko Pilota Batzordea han zegoen.
Esku Pilotaren aldi izanen da asteazken honetan (maiatzaren 27an). Baina honek bakarrik berezkoak gonbidatu ditu. Eta ondotik ostiralean (maiatzaren 29an) elkarren artean bilduko litezke 24 pilotari berezkoak, hautu baten egiteko, jakin dugunez.