Kristian Amorena

·

Errugbi entrenatzailea

«Nahi ditugu Ipar eta Hego Euskal Herriko gazteak lotu errugbiaren bidez»

Nahi ditugu Ipar eta Hego Euskal Herriko gazteak lotu errugbiaren bidez
Kristian Amorenak BO-ko gazteak entrenatzen ditu eta AKA akademia sortu du. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2025/12/27 08:00

« Ipar Hego Training Camp » errugbi kanpamentuak antolatuko ditu AKA Akademia Kristian Amorena egiturak Getxon (Bizkaia). Helburua da Euskal Herri osoko gazteak biltzea eta denbora berean haien errugbi maila hobetzea ere. Errugbiaren balioen inguruan elkartu nahi ditu Ipar eta Hego Euskal Herriko 14,16 eta 18 urtez peko gazteak AKA Akademiak. Programa honek goi-mailako errugbi entrenamendu kanpamenduak eskainiko dizkie neskei eta mutikoei, entrenatzaile eta jokalari profesionalek zuzenduta. Lehenik informazioak bidali dizkiete federazio eta klub desberdinei:


"Urtean zehar klubei ez zaie denborarik emaiten jokalari bakoitzaren teknika lantzeko"


Kanpamendu hauek jokalarien maila hobetu nahi dute jokoaren arlo desberdinak landuz. Kristian Amorenak BOko gazteak trebatzen ditu eta teknikaren lantzeko ez dela aski denborarik ohartu da:


Prestaketa teknikotik beraz, prestakuntza fisikotik ere,prestaketa mentaletik hasiz eta elikadura zainduz ere antolatuko dute lehen ikastaldia. 2026ko ekainaren 28tik uztailaren 3ra arte iraunen du Getxon. Egitaraua aipatu digu Kristian Amorenak:


Izenak emateko www.akarugbycamp.eus webgunera joan daiteke. Epea urtarrilaren 31an finkatu dute.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu