Jean-Claude Iriart

·

Baiona Mugimenduan

«Ezkerreko sentsibilitate guziak ordezkatuak izan daitezen nahi dugu»

Ezkerreko sentsibilitate guziak ordezkatuak izan daitezen nahi dugu
Jean-Claude Iriart abertzaleak zuzenduko du Baiona Mugimenduan elkartearen zerrenda 2026ko herriko bozei begira EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2025/09/30 08:00

2020ko Baionako hauteskundeen karietara ezkerreko hiru zerrenda izan ziren eta eskuineko bi. Hauek ziren, ezker aldetik abiatuz, Jean Claude Iriartek zuzendu BVS Baiona Berde eta Solidarioa, Mathieu Bergék eraman Bihar Baiona eta Henri Etxeto sozialistaren BVO Baiona Hiri Irekia. Eta eskuinari dagokionez, Pascal Lessellierek ordezkatu zuen eskuin muturra eta Jean-René Etxegarai zentro-eskuineko auzapezak irabazi zituen herriko bozak bigarren aldiz jarraian. 2026ko hauteskundeei begira BVS eta Bihar Baiona elkartzera lortu du Baiona Mugimenduan elkarteak.

Ordezkariek diotenaz, 2022tik abiatu zen elkarretaratzeko xedea eta 2024ko legebiltzarreko hauteskundeetan Fronte Herritar Berriaren garaipenerako kanpainak energiak piztu eta bateratzearen ideia indartu zuen. 3 elkarte eta 4 alderdi politiko (EH Bai, EELV berdeak, Plaza Publikoa eta Ezker eko-sozialista) biltzen ditu Baiona Mugimenduan elkarteak. Henri Etxeto sozialistaren, Frantziako Intsumituen eta komunisten aliantza falta da oraindik egiazko ezkerreko koalizio baten osatzeko. Laukote batek eramanen du Baiona Mugimendua. Lehen tokian agertzen da Jean-Claude Iriarten izena. Bigarrenean Colette Capdevielle sozialistarena, hirugarrenean David Ospitalena eta laugarrenean Sophie Herrera Landarena.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu