Mugazgaindiko enpresa eta kooperatiba ekintzaileen sarea osatu nahi dute ALB Lan Berri, Andere Nahia, Hemen eta Olatukoop egiturek elkarlanean. Eraldaketa ekonomikoan ari diren Ipar Euskal Herriko enpresa guztiak gonbidatzen dituzte aurkezpen bilkuretara. Euskal Hirigune Elkargoak galdeginik, helburua da mugazgaindiko enpresen salerosketak bultzatzea, lurraldeari atxikiak diren enpresen arteko harremanak azkartzea eta sektore batzuek dituzten langileen kontratatzeko zailtasunei konponbidea aurkitzea.
Lehen informazio bilkurak abenduaren 10ean eta 12an
Informazio bilkurak izanen dira:
Abenduaren 10ean 18:30tan, Donapaleuko INDAR elkartearen egoitzan, Ordokia gunean.
Abenduaren 12an 18:30tan, Hendaiako LAN-EKO gunean, 16 Lekueder karrikan.