I-Ener enpresa kooperatiba bilakatu da. Pundua egin dugu I-Ener-eko langile batekilan.
Badu hilabete bat ofizialki aldaketa egina izan dela. Orain arte, I-Ener SAS formako enpresa bat zen. Nahiz eta bere estatusak kooperatibatik hurbil ziren, pertsona bat boz bat printzipioarekin adibidez, aldaketa ofizialaren egiteko hautua egin dute. Enargiaren krisiaren ondotik, energia berriztagarrien proiektua Iparraldean proiektu kolektiboa zela berriz baieztatu nahi izan dute I-Ener-en.
Orain kolegio desberdinak dira, eta herritarrek dute pizu gehien. Preseski herritarrak bazkide izatera gomitatzen ditu I-Enerek. Kooperatiban sartzeko, guttienez euro bateko 50 parte hartu behar dira, hots 50€ eman.