Eñaut Izagirre ikerlariak mendiko glaziarrak aztertzen ditu. EHUko irakaslea Nepalen zen duela bi aste hondamendia gertatu zenean, opor bidai batean, Himalayan. Azken datuen arabera milatik gora dira hildakoak eta lau milatik gora desagertuak.
Langtang mendiaren ipar aurpegiko glaziar zati handi bat hautsi zela uste bazen ere, Eñaut Izagirreren arabera, mendia bera da erori dena haranean zehar, eta ez glaziarra, soilik. Lurrikara ere sortu zuen mendiaren erortzeak, 5,2 graduko lurrikara.
Horrelako hondamendiaren ondorioak apaldu daitezkeela uste du Izagirrek, detekzio neurri egokiak ematen badira. "Suitzan 2025ean mendi zati bat erori zen haranean behera, baina denbora izan zen bertako jendea abisatzeko, detekzio neurri egokiak instalatu baitziren bere garaian. Nepalen kasuan hau biziki konplikatua da".