Eider Rodriguez

·

Idazlea

«Nire begiekin ikusten dudan hori jaso nahi dut ipuinetan, ez egunkari edo saiakeretakoak»

Nire begiekin ikusten dudan hori jaso nahi dut ipuinetan, ez egunkari edo saiakeretakoak
Eider Rodriguez idazlea, Durangoko azokan, 2025-12-06an. EUSKAL IRRATIAK
Ainize Madariaga
2025/12/09 06:30

Dena zulo bera da ipuin-bildumak duen harrera "biziki onarekin" zinez kontent da idazlea. Gidoi eta eskaletarekin lan egiten badu ere, biziki idazketa "intuitiboa" da egiten duena. Kaieretan biltzen dituen oharrek talka egiten dutelarik elkarren artean eta txinparta piztu, hortik sortzen zaizkio ipuinak.

Hendaian, Irunen, Donostian edota Errenterian bizitzeko manera bat zaio idaztea, horregatik, paisaiak eta pertsonaiak errealistak dira.

Eider Rodriguezek, eleberri-idazletzat baino, ipuin-idazletzat dauka bere burua, eta, ipuin bakoitza bukatutzat du, "hondatzen" hasten delarik edo ez duelarik "errekonozitzen".

Bestalde, errelatoa ez da alde bakarrekoa, hutsunez betea da, nahitara, ipuinek "oso intentsoak" izan behar baitute bere iritziz, irakurleak ere berea erantsiz. Horretarako, "gehiegizko hitzik" egon ez dadin, "kimatze-lanak" egin ditu etengabe.

Aldi honetan, azpimarratzeko da egileak bere buruari baimena eman diola umorearen sartzeko.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu