Alain Larrea

·

Baionako abokatuen lehen-burua

«Norbaitek galdegina duelarik hitzordua abokatuarekin, pentsatzen dut kasik bide osoa egina duela»

Norbaitek galdegina duelarik hitzordua abokatuarekin, pentsatzen dut kasik bide osoa egina duela
Hainbat abokatuk izena eman dute ospitalean diren indarkerien biktimei laguntza ekartzeko. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2026/11/04 10:01

Abokatuek hilabetean behin permanentzia bat eskainiko dute Baionako ospitalean, indarkerien biktimei aholku juridikoak emateko. Orain arte, biktimek jurista baten laguntza bazuten ospitalean, baina ez abokaturik. Hitzarmen berriari esker, zuzenean abokatu batekin mintzatzeko aukera izanen dute, salaketa pausatu badute edo ez.

Abokatuek, besteak beste, biktimei beren eskubideei buruzko informazioa eta aholku juridikoak emanen dizkiete, eta auzibidearen urrats desberdinetan laguntzen ahalko dituzte. Ekimenak ospitalean eskaintzen duten laguntza medikala, psikologikoa eta soziala osatu nahi du, biktimen beharrak hasieratik hobeki artatzeko.

Alain Larrea Baionako abokatuen lehen-buruaren arabera, abokatuaren laguntzak biktimari salaketa egiteko edo auzibiderantz joateko indarra emaiten ahal dio: "Ez baldin badu pertsonak berak aski indar bere baitan, abokatuak esplikatzen ahal dio: "Kargu hori emazu nere gain, nik eginen dut zuretzat, eta horrela errexago da"".

Kontsultak dohainik izanen dira. Permanentzia hilabeteko lehen ostiraletan eginen dute, arratsaldeko 14:00etatik 17:00etara, Baionako ospitaleko Biktimologiako Unitatean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu