18 urte ospatuko ditu laster Bixintxo Daguerre uztariztarrak. 10 edo zabaltzaile postuan ari da. GEA enpresen kudeaketa eta administrazioa mailako DUT ikasketak segitzen ari da Okzitaniako Tolosan eta denbora berean Stade Toulousain taldearen formakuntza zentroan da. Iragan agorrilean Baionako formakuntza zentrotik Tolosara joan zen eta esperantza mailako txapelketa jokatzen ari da uztariztarra Tolosako taldearekin zabaltzaile postuan eta jokatu lehen hiru partidak irabazi dituzte eta gainera hiru partidak hasi ditu. Tolosako lehen mailara heltzeko badu bide egiteko oraindik baina zergatik ez egun batez. Larunbat honetan Montpellier taldeko gazteen kontra ariko da Stade Toulousain taldeko atorra soinean Bixente Daguerre.