Monique Intxauspe

·

Donejakue bidean laguntzaile

«Garaian, 1.200 beilari etortzen ziren urtero Donibane Garazira, orain kasik 60 000 dira»

Garaian, 1.200 beilari etortzen ziren urtero Donibane Garazira, orain kasik 60 000 dira
Christian Robineau eta Monique Intxauspe, Pirinio Atlantikoetako Donejakue Bidearen Lagunak elkarteko lehendakaria eta kidea. IRULEGIKO IRRATIA
Antton Castoreo
2026/01/22 08:00

35 urte ditu aurten Pirinio Atlantikoetako Donejakue Bidearen Lagunak elkarteak, eta 30 urte Donibane Garazin beilariak aterpetzen dituen egoitzak, Laborda etxean. Urtebetetze horietaz baliatu gara Konpostelako bideaz mintzatzeko elkarteko kide den Monique Intxausperekin.

Duela 30 urte 1 200 beilari ziren Donibane Garazin, eta gaur egun 60 000. Maiatza eta buruila dituzte hilabete intentsiboenak, guti gora behera 500 beilari pasatzen baitira Donibane Garazitik egunean. Mundu guzitik etortzen dira beilariak Konpostelako bidearen egitera: Estatu Batuetatik, Australiatik, Koreatik, Japoniatik edota Txinatik.


Pirinio Atlantikoetako Donejakue Bidearen Lagunak elkarteak beilari horien laguntzea du helburua. Iparraldean diren aterpetxeak kudeatzen ditu: Maulen, Donapaleun, Baionan, eta sustut Donibane Garazin. Beilariak kontseilatzen dituzte: nolakoak diren bideak, non diren ondoko aterpetxeak, udan non atxematen ahal den ura... Bideak ere entretenitzen dituzte, eta duela guti Izura inguruetan fruitu arbolak landatu dituzte beilariendako. Horrez gain, pasaporte gisako dokumentu bat ere zigilatzen dute: kredentziala. Jakin behar da Espainiako aterpetxeetan kredentzial hori erakutsi behar dela lo egiteko tokiaren ukaiteko.

Funtzionatzeko, Pirinio Atlantikoetako Donejakue Bidearen Lagunak elkarteak 180 kide ditu, eta sasoi betean mundu guziko beste 200 laguntzaile hurbiltzen dira ere bai. Finantzaketaren aldetik, diru laguntzarik ez du eskuratzen elkarteak. Kredentzialak saltzen ditu 3 eurotan, eta beilarien emaitzei esker bizi da.

Interesgarri izanen zaizu