Jean Jacques Karrikiriborde

·

Elkar enpresako arduraduna

«Zuberoan mila enplegu badira industria arloan ari direnak, eta hori biziki gora da»

Zuberoan mila enplegu badira industria arloan ari direnak, eta hori biziki gora da
Jean Jacques Karrikiriborde
Beñat Larrory
2025/10/23 10:22

Pays Basque Industries elkarteak 5 urte bete ditu. Ipar Euskal Herriko industriako enpresak biltzen dituen elkarteak 70 lantegi ditu barnean, eta xede argi batekin: industria sustatu Ipar Euskal Herrian, formakuntza arloa indartu, ikerketa bultzatu eta azkenik, elkarrekin erosketak egin, ekonomiak egin ahal izateko.


1,7 mila milioi euroko kapitala dute Pays Basque Industries osatzen duten 70 entrepresek, eta 6.000 langile badituzte. Lauak enpresako Mikel Xarriton da lehendakaria.

Hastapenean zortzi enpresek hartu zuten elkartea sortzeko xedea: All Circuits, Groupe Lopitz, Akira, Epta France, Somocap, Sokoa, Agour et Lauak Groupek.

Jean Jacques Karrikiriborde Elkar enpresako arduraduna da eta enpresen arteko laguntza eta mutualizazioa funtsezkoa dela dio. 36 langile baditu Elkar lantegiak, hiru gunetan banaturik: bat Maulen, bestea Baionan eta Gipuzkoako Ordizian hirugarrena.

Zuberoan mila enplegu badira industria arloan ari direnak, eta hori biziki gora da.

 

 

 

 

 

Interesgarri izanen zaizu