Asalée erizainen postuak lanjerrean direa? Asalée egiturak kontratatzen dituzten erizainak, medikuekin elkarlanean ari dira pazienteen segipenaren hobetzeko. Eritasun kronikoak edo adikzioak dituztenekin ari dira usu lanean, denbora hartuz horiekilan, paziente gisa aktibo ere bilaka daitezen.
Baina Asalée elkartea eta segurantza soziala artean tentsioak badira eta elkarteak ez ditu ukan usaian dituen finantzamendu guziak. Ondorioz, terrenoan diren erizainak ez dira pagatuak izan otsailetik.
Alarma jotzen dute gutun ideki batean, erranez ez dutela luzaz egoera hortan segitzen ahalko, eta beren lana beharrezkoa dela pazienteendako. Béatrice Lafuente erizainarekin solastatu gira.