Iker Eizagirre

·

Ezkerreko internazionalista

«Petrolioa da Venezuelari erasoa ulertzeko elementuetako bat»

Petrolioa da Venezuelari erasoa ulertzeko elementuetako bat
Iker Eizagirrek herri kontsulta bat segitu zuen 2025eko azaroan Venezuelan. ANTXETA IRRATIA
Kriztof Arotzarena
2026/01/05 08:00

Amerikako Estatu Batuek eraso bat eraman zuten Venezuelako Caracas bonbardatuz ostiraletik larunbaterako gauean, 2026ko urtarrilaren 3an. Nicolas Maduro lehendakaria eta Cilia Flores bere emaztea bahitu zituzten eta orain Estatu Batuetan preso dira. Donald Trump Estatu Batuetako lehendakariak justifikatu du erasoa narkoterrorismoa Madurori leporaturik.

Delcy Rodriguez presidenteordeak Venezuelako Auzitegi Gorenaren manua ukan du herrialdeko presidente ardura bere gain hartzeko nazioaren defentsa osoa eta jarraipen administratiboa bermatzeko. Venezuela gidatuko duen lehen emazte presidentea izango litzateke, kargu horretan aitzina eginez gero. 2025eko azaroan Venezuelan egon zen Iker Eizagirre mugimendu internazionalista bateko kidea herri kontsulta bat segitzen eta gure gonbita izan da astelehenean Goizberrin.

Interesgarri izanen zaizu