Beste mandatu bat eginen ote du Beñat Cachenaut-k Iholdin? Berriz aurkezteko xedea erakutsi du Iholdiarrak, bere bilana defenditzeko, eta martxan diren proiektuak segitzeko. Bere listatik, 11 hautetsi prest agertu dira berriz partitzeko, eta beste lau izenak atxematekotan dira. 1995ean hasi zen lehen aldiz auzapez karguan Beñat Cachenaut. Azken urteetako egoeraz eta bere hautagaitzaz pundua egin dugu.