Azken egunetan, Frantziako hedabideetan berriz piztu da eskuin muturraren inguruko eztabaida.
Quentin Deranque eskuin muturreko militantearen heriotzaren ondorioz, hainbat eztabaida sortu dira azken astean Frantziako hedabideetan: bai erantzukizunen inguruan, bai indarkeria politikoaren gorakadaren harira, 2026ko herriko bozen testuinguruan eta hainbat atxiloketarekin lotuta.
Analista askoren arabera, azken urteetan eskuin muturreko ideiek presentzia handiagoa lortu dute bai sare sozialetan bai karrikako mobilizazioetan, eta horrek hedabideetan eta eztabaida publikoan isla zuzena izan du. Frantziako paisaia politikoan, bereziki azpimarratzen da eskuin muturreko indarren normalizazio mediatikoa, besteak beste RN Batasun Nazionala alderdiaren gorakadarekin. Inkestek erakusten dute alderdi horrek babes zabala duela.
Eztabaidaren Trumpizazioa
Ion Ansa politologoaren ustez, debatearen Trumpizazio moduko bat ikus dezakegu gaur egungo hedabide batzuetan: helburua ez da informazioa ematea, baizik eta sentsazio bat sortzea eta emozioak piztea. Haren iritziz, ordea, joera hori ez da berria.
Eztabaidak, ikusi dugunaz, bi mailatan eragiten du: alde batetik, indarkeria politikoaren gorakadari buruzko kezka agerian uzten du; bestetik, hedabideen papera bera jartzen du aztergai, normalizazioaren eta ikusgarritasunaren arteko debatea piztuz.