Frantzian, 15 urtetik beherakoei sare sozialak debekatzeko legea onartu dute diputatuek eta senatariek. Neurria irailaren lehenean sartuko litzateke indarrean, Konstituzio Kontseiluak legea balioztatzen badu. Egun horretatik aitzina, kontu berri bat sortu nahi duten erabiltzaileek gutxienez 15 urte dituztela frogatu beharko dute. Plataformek, gainera, jadanik existitzen diren kontuen erabiltzaileen adina egiaztatu beharko dute 2027ko urtarrilaren lehena aitzin. Hala ere, hainbat zalantza daude neurriaren aplikazioaren inguruan: adina kontrolatzeko sistema ez da oraindik zehaztu, eta VPN bidez edo helduen kontuak erabiliz debekua saihesten ahalko dela ohartarazi dute adituek. Legeak telefono mugikorrak lizeoetan debekatzea ere aurreikusten du.
Sare sozialen debekuaz eta orohar, sare sozialen kalteetaz hitz egin dugu Eder Etxebarria Bernat Etxepare lizeoko irakaslearekin, zientzia numerikoetan aritua.