Jenofa Berhokoirigoin Argia astekariko kazetariak irabazi zuen azaroaren 26an Rikardo Arregi Kazetaritza Saria. Euskal Herriko kazetaritza sari nagusian, artzaingoaz egin erreportaje bat saritu dute epaimahaikideek.
Mendez mende dabilen lanbidea garai berrietara egokitu nahian erreportaiak ustez geldoa izan daitekeen ofizioaren barrenak erakutsi zituen Berhokoirigoinek, eta epaimahaiak "bortuetako ofizio batekiko begirada ezberdina bideratzeko baliozkoa den artikulua" dela zehaztu du.
Artzaingoaz eta kazetaritzaz mintzatu gara kazetari baxenafartarrarekin gaurko Goiz Berrin.