Duzunaritzen du laborantza Denise Herriest-ek. Maiatzaren 20an eraman zituen bere ardiak Iratira, han duen Beira etxolara. 250 ardi ditu eta 2025eko agorrilaren 7an iragan den Gasnaren Bidean parte hartu du.
128 etxalde, etxola edo gasnategi aurkitzen dira bide horretan, ipar Euskal Herrian eta Biarnon. Kontsumitzaileekin harreman zuzena sortzeko bultzatzea du xede ekimenak, eta etxoletako ateak irekitzen dituzte, gasna nola egiten duten erakusteko eta ekoizpenak jasta arazteko.
FCO ardien eritasunaz ere mintzatu zaigu Denise Herriest, baita aurten arazoak sortzen dizkien Cirphis harraz ere.