Bixente Bideondo

·

Pilotari berezkoa

«Trinketa batean sartzea ez zait erraza oraindik»

Trinketa batean sartzea ez zait erraza oraindik
Bixente Bideondo pilotariak jantzi xuriak altxatu behar izan ditu bihotzeko arazoen ondorioz. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2025/08/25 08:30

Esku huskan, pilotari langile bezain seriosa galtzen du berezkoen munduak. Bere pilotari ibilbidea uztera behartua da Bixente Bideondo berezkoa 28 urtetan. Joan den udaberrian bi aldiz trenpuz sartu zen trinketean. Azterketak egin ondotik, bihotzeko arazoak bazituela ohartu dira. Eta erran behar da xantza ukan duela nunbeit, bizia ere galtzen ahal baizuen ezbehar horiek gertatu direnean. Geroztik desfibrilagailu bat eman berri diote bihotzaren ondoan bizi guzirako atxiki beharko duena. Sustengua ukan badu ere, garai zailei buru egin behar diela aitortu digu. Lanaren bidez alde batetik eta bestetik Urruñarrak bere pilota elkarteari emaiten dion laguntzari esker egoera hau gaindituko duela espero du. Duela 2 urte berezkoetara pasa zen urruñarra lehen mailako bi titulu lortu ondotik. Iaz Baionako bestetako Masters lehiaketaren txapela ere jantzi zuen Bixente Bideondok.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu