Txomin Elizondo

·

Hendaiako GEUZeko zuzendaria

«Uda hasieran prebentzioa egiten saiatzen gara; orain, badakigu geroz eta bero gehiago egongo dela»

Uda hasieran prebentzioa egiten saiatzen gara; orain, badakigu geroz eta bero gehiago egongo dela
Hendaian plantan ezarri duten zerrendan 45 bat pertsona dira. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2025/08/13 11:28

Ipar Euskal Herria alertan dago beroagatik, eta azken egunetan Departamendua alerta horian egon da beroaldi azkarren ondorioz. Herri batzuetan, dispositibo bereziak jarri dituzte martxan pertsona ahulen, bereziki adinekoen, babesa ziurtatzeko. Hendaian, GEUZ edo CCAS-ek zerrenda bat prestatu du, pertsona horiek bisita jasoko dutela eta fresko mantenduko direla bermatzeko.

Txomin Elizondo, Hendaiako GEUZ-eko zuzendariak, azaldu duenez, zerrenda berezi horretatik kanpo ere pertsona batzuk beharrean egon daitezke, eta plan berezia aktibatzen da horien laguntza bermatzeko.

Berotearen ondorioz, bihartik aurrera uraren murrizketak izango dira; Ipar Euskal Herria 4ko eskalan 2. alerta mailan dago.

Gomendio praktikoak bero boladarako:

  • Edan ura maiz eta saihestu eguerdiko ordu beroenak.

  • Mantendu etxea fresko eta jantzi arropa arina.

  • Lagundu pertsona ahulei, eta sintomak agertuz gero (zorabioa, nekea, goragalea), berehala freskatu eta medikuari deitu.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu