Astelehen arratsean konfiantza bozka galdu ondoren François Bayrou lehen ministroak bere dimisioa pausatuko dio goiz honetan Emmanuel Macron frantses presidenteari. Azken bi urteetan lau lehen ministro ukan ditu Macronek, eta bosgarrena fite hautatuko duela diote presidentearen iturriek.
Peio Dufau Hego Lapurdiko Diputatuak konfiantza bozkaren kontra bozkatu du, baina ez du uste presidente karguaren desegiteak egoera aldatuko duenik, berriz hiru bloketan zatituko bailitzateke legebiltzarra. Dufauren ustez, irtenbidea gaur eguneko errealitatean atzeman behar da, elkarrizketaren bidez. "Dugun blokeoaren arrazoia da urte eta erdi barru izanen diren hauteskundeak. Bakoitzak badu bere estrategia propioa, eta nehork ez du lehen ministro kargua hartzerik nahi orain. Gaur eguneko egoeran atzeman behar da irtenbidea, elkarrizketaren bidez" erran du Dufauk Goiz Berri emankizunean.
Dugun blokeoaren arrazoia da urte eta erdi barru izanen diren hauteskundeak. Bakoitzak badu bere estrategia propioa, eta nehork ez du lehen ministro kargua hartzerik nahi orain. Gaur eguneko egoeran atzeman behar da irtenbidea
Asteazkeneko blokatze egunean parte hartuko du diputatu abertzaleak, bere hitzetan, inportantea delako jendearen haserrea erakustea, eta legebiltzarreko bozen hirugarren itzulia izanen dela gehitu du.