Dokumental eta biografiatik landa Lurdes Iriondok pastorala ukanen du. Ez Dok Amairu taldeko kide, haur literatura eta poesia egile, eta ipuin kontalaria zen Lurdes Iriondo. Berari buruzko pastorala idatzi dute Leire eta Ihintza Casamajouk. 23 urteko Leire eta 21urteko Ihintzak, bi urteko lana eraman dute kantari famatuaren biziaren agerrarazteko formatu zinez berezia den pastoralean.
Iragan urteaz geroztik dokumental bat eta liburu biografi bat agertu dira Lurdes Iriondoz; parada idazleen artean gaiaz partekatzeko eta bata bestean indartzeko. Oroitaraz dezagun pastorala uztailaren 19, 24 eta 26ean emanen dela.
Sohütako Hokin : Uztailaren 19an (igandez, 15:30etan), Uztailaren 24ean (ostiralez, 20:30etan) eta Uztailaren 26an (igandez, 9:30etan))