Eüskararen üngürüan Xiberoa, Erronkari ta Zaraitzuko ibarretan Ekialdean Eüskaraz izeneko astea antolatzen dute asteartetik neskeneguneala. Eüskal filmen hedatzeaz gain, mintzaldi, tailerrak eta egünaldi oso bat antolatürik da.
Ekialdean Eüskaraz izeneko astea antolatzen dute asteartetik neskeneguneala Xiberoa, Erronkari ta Zaraitzuko ibarretan. Eüskal filmen hedatzeaz gain, mintzaldi edota tailerrak antolatürik dira Plazara elkartearen partetik.
Haatik tailerretan parte hartzeko aitzinetik izen emaitea galteginik da leküak mügaturik beitira. Asteartean Maulen “Eüskara gure eskü” izeneko tailerrean euskararen historia soziokulturala eta nolaz oraiko egoeran den aztertuko da (Xibero ostatuan 19-21h). Neskenegün goizan Atharratzeko Etxahun gelan “eüskara askatü” izeneko tailerrean bakotxak bere heinean egün oroztakoan zer egiten ahal duen aipatürik izanen da, 10-12h artean.
Bi tailerretan parte hartzeko telefono zenbaki bat bada 06.40.37.25.27.