A. Gil de San Vicente eta B. Claverie

·

Korrika

«Zazpi lurraldeetako zazpi gaztek euskararekiko bizipen ezberdinetatik idatzi dugu lekukoko mezua»

Zazpi lurraldeetako zazpi gaztek euskararekiko bizipen ezberdinetatik idatzi dugu lekukoko mezua
Mezuaren zazpi idazleak atzo, Bilbon, Korrikaren azken pausuak egiten. AEK-KORRIKA
Aimar Lopez Erasun
2026/03/30 10:14

Atzo eguerdian bukatu zen 24. Korrika Bilbon, Atharratzetik 2.175 kilometro egin ondotik. Bilbon argitu zen lekuko barnean kilometro horiek egin dituen mezuaren egileak nor izan diren ere: zazpi gaztek idatzi dute, eskuz esku. Oihana Arana Cardenal, Leire Casamajou Elkegarai, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao, Oier Iñurrieta Garmendia, Aitzol Gil de San Vicente Pla, Xalbat Alzugarai Etxeberri eta Beñat Jusue Rosanok.

Euskara gorputz bilakatuz, haren defentsan eta euskara ukateaz harago euskara egiteko deia zuten plazaratu:

AEKko kideek bertzalde 24. Korrikaren bilan positiboa egin dute, eta gaurtik landa ere euskaltegietan eta euskalgintzan lanean eta euskalduntzeko ahaleginean jarraitzeko deia zabaldu. Aitzol Gil de San Vicente mezuaren idazle hendaiarra eta Bixente Claverie AEKren Nazio Kontseiluko kidea Goiz Berriko gomitak genituen.

Interesgarri izanen zaizu