67 ikaslerekin zabaldu zuten Baionako Eztitxu Robles kolegioa 2017an. Eta aurten 226 izanen dira. Hazkunde horri aurre egiteko, eremu zaharraren bi herena berritu zuten 2021ean. Bainan Pirinio-Atlantikoetako Departamenduak gibelatu ditu azken herenaren obrak diru murrizketengatik. Udazken honetan berri gehiago jakin behar lukete Eztitxu Robles kolegioko eragileek.