Argiz(h)ari

Podcast image

Argizariak soinuaren mundua irauli zuen duela mende eta erdi. Orratzek zilindro eta biniloetako argizarietan utzitako gure aitzinakoen hatz eta hotsen zirimolan murgiltzea ahalegindu dute. Guk, erleak lore orratzean murgilduz gozatzen duen antzera, gure aitzinakoen memoria goza dezakegu.

Thomas Edisonen fonografoaren aurkikuntzak gurean ere oihartzun ikaragarria izan du. Pariseko 1900 urteko erakusketa unibertsaletik goiti, hamarkadaz hamarkada, soinu bilketa bat aurki dezakegu.

Argiz(h)ari emankizun honetan, epopeia hori berriz bizitzen saiatzen gara. Gure epopeia 1947ko Herri Arte eta Tradizioen Museo Nazionalaren izenean, Claudie Marcel-Dubois (1913-1989) eta Maguy Pichonnet-Andral (1922- 2004) etnomusikologoen bilketan oinarritua bada ere, artxiboz artxibo gabiltza, Euskal Herriko kantagintzaren beste historia bat kontatu nahian.

Kredituak:

1900

Entzuten diren artxibozko grabaketak Leon Azulayk 1900ean Pariseko Erakusketa Unibertsal batean egindako grabaketak dira eta Pariseko Antropologia Elkartearenak dira. Pariseko Etnomusikologiako ikerketa zentroan gorderiko grabaketak dira kontsultagarriak direnak.

1913

The Collections of Rudolf Trebitsch. Basque recordings 1913, Sound Documents from the Phonogrammarchiv of the Austrian Academy of Sciences. The Complete Historical Collections 1899-1950 ; Series 5/3, Österreichischen Akademie der Wissenschaften, Viena, 2003, 2 disko (CD-DA) + disko 1 (CD-ROM) + liburu 1.

1947-1953-1958-1973

MNATP-ko artxiboak (Musée National des Arts et Traditions Populaires) - Centre d'ethnologie française (CNRS)

© 64 Departamenduko artxibategia

Pirinio Atlantikoetako artxibategia - Mintzoakentzat Euskal Kultur Erakundeak egindako Eleketa bilketako lekukotzak. Lekukotza guztiak Baionako eta Paueko ikerketa geletan kontsultagarriak dira, baita Euskal Kultur Erakundearen Uztaritzeko egoitzan ere.

Podcast honek Euskal Kultur Erakundearen babesa ukan du.

2026 UZT. 2

9 . Gure hitzak

2026 EKA. 9

8 . Sauveur Haranbururen haritik

2026 API. 29

7 . Klasikoak harilka

2026 MAR. 26

6 . Hariz ari

2026 MAR. 2

5 . Garaziko Menditarrak

2026 OTS. 5

4 . 1947, Garazi, Herria Artetik

2025 ABE. 30

3 . 1947: gutunez gutun, egunez egun

2025 AZA. 27

2 . 1913-1918: Austria eta Alemanian barna

2025 URR. 29

1 . Orratzen urratsetan