Burua astintzera behartzen zaituzten riff basati horiek entzuten dituzunean, eta ingurukoen begiradak dioenean: «Baina zer dela-eta duzu bolumen hori horrela? Hau zarata besterik ez da!», zuk irribarre ironiko batekin soilik erantzuten diezu: «Ba... ez gaude konforme!». Ez Gaude Konforme podcastan, Aitor Perezek zuzeneko kontzertu eta elkarrizketekin eramanen zaitu anplifikadore eta pedal artean barrena, mikrofono aitzinean Euskal Herriko eta baita nazioarteko taldeak ere. Punk Rock, HardCore, Thrash, Crust eta Post Punk estiloen eszena sutsua aztertuko dugu pogo barneko bero berberarekin, gitarra zorrotzak, breakdown suntsitzaileak eta estribillo garratzaileak gozagarri. Underground eszena honetako taldeei buruz gehiago jakin nahi duzu? Eman gas bolumenari, eta piztu irratia!