Gainazpika saio hau, elgarrizketa trafikatuen saioa da!
Pantzo Hirigaraien segida hartu dugu zuen ele sinpleen bihurtzeko, makillatzeko, makurtzeko, gaixtotzeko, eta batzuetan ere edertzeko. Bi astetarik Iparralde huntako pertsona publiko edo ez hain publiko batek bere sekretua kondatuko dauku. Lehengo irratilari bat apez bilakatu nahian, pilotari bat bere kirolaren mundua errotik aldatu nahian, politikari baten engaiamendu berriak edota gure berriketari baten bizi gordea... Gainazpika saio huntan scoopak ikasiko dituzue! Ez gaituzue sinesten? Entzun gure elgarrizketa sesigarriak!