Hurbiletik izeneko podcast honetan, gure lurraldeetako gai anitzetan murgiltzen gira: osasungintza, arlo soziala, laborantza eta gehiago. Gure helburua da hurbiletik ezagutzea usu ikusten ez ditugun errealitateak, baina gure inguruan bizi direnak. Hitzak, testigantzak eta gogoetak bilduz, ahotsa emanen diogu egunerokoan lanean diren herritarrei, jakitatez eta esperientziaz aberats direnei. Hurbiletik entzuteko gonbita da, entzulea errealitate horien barnera ekartzeko. Euskal Herriko bazter batetik bestera, ikuspegi intimo eta zintzo bat eskaini nahi dugu, elkarrizketa eta solasaldien bidez, lurraldearen taupadari jarraikiz. Hurbil, xehe, eta gure herrietako bizitzaren bihotzean. Hurbiletik entzun, eta hurbilago sentitu.