Punttuka

Podcast image

Xan Alkhatek gidatzen duen PUNTTUKA bertsozaleentzako podcasta da, Bertsularien Lagunak elkartearekin lankidetzan Euskal Irratietan ekoizten dena. Astean behin, ordu batez, bertso munduko gaurkotasuna eta ondarea entzuleen eskura jartzen ditu. Emankizunak bertso saioen soinu grabazioak eskaintzen ditu, gaur egun plazetan entzun diren bertsoaldi gogoangarriekin. Baina horrez gain, tarte bereziak ere atzematen ahal dira: batetik, bertso saio zaharrak berreskuratzen dira, bertsolaritzaren historian bidaiatzeko aukera emanez; bestetik, agendaren tartea eskaintzen da, bertsozaleek hurrengo hitzorduak galdu ez ditzaten. Bertsolaritza ulertzeko eta bizitzeko beste leiho bat da PUNTTUKA, entzulea gaurko plazetatik atzokoetara eramaten duena, bertsoaren doinu eta hitzen bidez gure kulturaren parte garrantzitsu bat gaurkotuz eta hedatuz.

2024 AZA. 28

11 . Besteekiko lotura

2024 AZA. 21

10 . Maitasun kulunka

2024 AZA. 14

9 . Gure buruaren jabe

2024 AZA. 7

8 . Isiltasuna mintzatzen da

2024 URR. 17

7 . Joan hegaldaka

2024 URR. 10

6 . Gure gomita

2024 URR. 3

5 . Fedea

2024 IRA. 26

4 . Hainbat estakuru

2024 IRA. 19

3 . Lehen lerroan duintasuna