Uhinen ildoan da hau; Euskal Herria Zuzenean festibalaren 30.urteurreneko podcasta.
“Uhinen ildoan/asmoak geroan” dio Arrosako zolan kantuak. Nostalgiarik gabe, EHZren iragana, oraina eta geroa lotzen dituen hariaren gainean sortu dugu podcast hau festibaleko hainbat laguntzailek.
Besteak beste, egungo festibalaren B aldean murgildu eta EHZ egin duten protagonisten lekukotasunen berri jasotzen ahalko duzue atalez atal.
Otsailaren 3tik goiti, bi astean behin, asteartez, podkastaren atal berri bat entzungai izanen duzue audio-plataformetan zein Euskal Irratietan.
On egin! Uhinen ildoan, geroaren lehen notak!