Zigor Akixo: «Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort»

Maite Maniort Hennebut. Argazkia: Mintzoak

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean. Parisen sortu zen familia burges batean, eta ondotik Miarritzen egin du bere bizia. "Hiru gai nagusi zituen bere bizian Maite Maniort-ek : Euskal Herria, Miarritzeko herria eta batez ere itsasoa". Hala adierazi digu Zigor Akixo bere lagunak. Abokatu famatua, afera anitzen defendatzaile izan da, hala nola Enbata mugimenduarena edota ikastolena besteak beste. Hainbat etakide estraditatzearen kontrako defentsa ere egin zuen. Hautetsi izana Miarritzen, lurren artifizializazioaren kontra borrokatu zen herriko etxean. Maite Maniort-ez gehiago erran digu Zigor Akixo artistak, hurbileko laguna zuen

Xabier Irujo: «Boiseko jendearentzat, izaten jarraitzen dugula adierazteko modu bat da Jaialdia»

Boisen (Idaho, Ameriketako Estatu Batuak) bost urtean behin ospatzen den Euskal Jaialdi ezaguna gaur hasiko da, eta aurtengoa dagoeneko zazpigarren edizioa izango da. Ekitaldiaren helburu nagusietako bat da euskal folklorea, kirola eta kultura zabaltzea, baita euskal diasporarekin harremanak estutzea ere. Jaialdia dela eta, Boisen izango da Imanol Pradales, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari berria. Bere presentziak indartu egingo du Euskal Herriaren eta diasporaren arteko lotura instituzional eta emozionala. Gainera, aurten ere egingo da NABOren (North American Basque Organizations) urteroko biltzar nagusia Jaialdiaren baitan. NABOk AEBetako eta Kanadako euskal etxeak biltzen ditu, eta biltzarrean elkarte bakoitzak bere eskualdeko arazoak eta urtean zehar egindako lana aurkeztuko ditu. Boiseko Jaialdiak milaka lagun bilduko ditu datozen egunetan, eta euskal kultura mundu mailan bizirik dagoela erakutsiko du beste behin.

Maitena Chohobigarat: «Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako»

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.

Unitate honek menopausiaren ondorioz agertzen diren osasun arazoak —bereziki bihotz eta hormona aldaketekin lotuak— artatzeko xedea du, eta emakumeen ongizatea lehen lerrora ekartzen du. Gure eskualdean halako zerbitzua eskaintzen duen unitate bakarra da, eta Frantzia osoan hamar bat baino ez dira. Proiektu aitzindari honi buruz gehiago jakiteko, Irisarriko medikua den Maitena Chohobigaratek xehetasunak eman dizkigu.

Joxemari Mitxelena: «Alde batetik, esaten digute ez dugula eskubiderik parte hartzeko; bestetik, guk antolatutako txapelketan parte hartzen dute»

Pilotan, Euskadiko federakuntza Nazioartekoan onartua izan zelarik iskanbila frango sortu zen. Horietako bat, Espainiako eta Kubako Federakuntzek, erabaki hori auzitegietrara eremaitea deliberatu zutela. Orain, TAS Kirola AdministratibokiArbitratzeko Epaitegiak bilkura batera deitu ditu Euskadiko, Nazioarteko, Espainiako eta Kubako federakuntzak, abuztuaren 29an.

TASek argitu nahi du eskumenik ba ote duen hortaz erabakitzeko. Gurekin izan da Joxemari Mitxelena, euskadiko pilota federakuntzako presidentea.

Idurre Eskisabel: «Hizkuntza politiketan beste tresna batzuk garatu behar ditugu, baina alderantzizkoa ari da gertatzen»

Euskararen kontrako erasoek ez dute etenik hego Euskal Herrian ere. Espainiako auzitegi gorenak arrazoi eman dio VOX eskuin muturreko alderdiak egin helegiteari eta ebatzi du, herrialde batean hizkuntza koofizialak badirenean, batek ezin duela lehentasunik izan bestearen gainean.

Gaia hobeki ulertu nahian, Idurre Eskisabel euskalgintzaren kontseiluko idazkari nagusiarekin hitz egin dugu.

Battitta Boloki: «Kanakian deskolonizazio prozesu bat abiatu dute, eta bidean da»

Joan den astelehenean, Paris inguruko Bougival herrian izenpetu zen "oinarrizko akordioa", Kanakiaren etorkizun politikoari buruzko dokumentu garrantzitsua. Testuinguru honetan, Kanakiako Nazio Askapenerako Fronte Sozialistak bere lehen adierazpen ofiziala plazaratu du.

Akordio honek Kanakiaren etorkizunean izan ditzakeen ondorioak eta eraginak aztertzeko, gurekin Battitta Boloki izango dugu, Kanakian bizi izan dena eta bertako egoera hurbiletik jarraitu duena.

Xan Berteretxe: «Eguzkiak larruazala andeatzen du, eta, beraz, zimurrak azkartu egiten ditu»

Uztailaren 22an, Baigorriko osasun etxean “Zaindu zure larruazala: eguzkiaren arriskuak aitzinetik ikus” izeneko informazio eguna eta medikuarekin kontsultak antolatu dira. Egun horren helburua da jendea eguzkiaren arriskuez sentsibilizatzea eta babesteko ohiturak ikastea. Medikuarekin egindako kontsultetan, eguzkitan egoteko dituzun ohituren ebaluazio pertsonalizatua eta larruazaleko lesioen detekzioa eskainiko dira. Baigorriko osasun etxeko Xan Berteretxe gure gonbidatua izan da. Medikuarekin hitzordua hartzeko, deitu honako zenbakira: 07 45 55 07 94

Martin Aramendi: «Udalerri handietan, tamalez, erdara da nagusi»

UEMA Hego Euskal Herriko herri euskaldunen mankomunitatea da. Mankomunitateak hamar urte aitzinera begira jarri du begirada, eta 2036an herri txiki euskaldunetan, hau da, arnasguneetan, euskararen egoera nolakoa izanen den aztertu du. Martin Aramendi, Ataungo auzapeza eta UEMAko presidentea, gure gomita izan da.

Ane Ibañez Eta Marc Badal: «Leku orok ditu bere lainoak»

Luzaiden den Kanpoko Bulegoak laino tokikoei buruzko ikerketa-lan bat jarri du martxan, eta gure entzuleei parte hartzeko gonbita luzatzen die. Proiektuak elkarrizketak uztartzen ditu tokiko artzain eta herritarrekin, baita zientzialari zein artearen alorreko sortzaileekin ere, ikuspegi anitzak gurutzatuz. Gaurkoan, kolektiboko kide diren Ane Ibañez eta Marc Badal dira gure gomitak.