Punttuka

Podcast image

Xan Alkhatek gidatzen duen PUNTTUKA bertsozaleentzako podcasta da, Bertsularien Lagunak elkartearekin lankidetzan Euskal Irratietan ekoizten dena. Astean behin, ordu batez, bertso munduko gaurkotasuna eta ondarea entzuleen eskura jartzen ditu. Emankizunak bertso saioen soinu grabazioak eskaintzen ditu, gaur egun plazetan entzun diren bertsoaldi gogoangarriekin. Baina horrez gain, tarte bereziak ere atzematen ahal dira: batetik, bertso saio zaharrak berreskuratzen dira, bertsolaritzaren historian bidaiatzeko aukera emanez; bestetik, agendaren tartea eskaintzen da, bertsozaleek hurrengo hitzorduak galdu ez ditzaten. Bertsolaritza ulertzeko eta bizitzeko beste leiho bat da PUNTTUKA, entzulea gaurko plazetatik atzokoetara eramaten duena, bertsoaren doinu eta hitzen bidez gure kulturaren parte garrantzitsu bat gaurkotuz eta hedatuz.

2025 IRA. 19

23 . Eguzkia ekialdetik

2025 IRA. 12

22 . Mobilizatzea

2025 IRA. 5

21 . Goxoki

2025 AGO. 3

20 . Sorpresa ainitz

2025 OTS. 6

19 . Bizia beteta zentzugabekeriz

2025 URT. 30

18 . Gure ohiturak gaurkotuz

2025 URT. 23

17 . Plazerrez plazara

2025 URT. 16

16 . Hartu osatu

2025 URT. 9

15 . Bizirik pindarra