Euskarazko literatur sorkuntza egonaldiaren deialdia, irekirik

Hamairugarren urtez segidan Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak euskarazko literatura sorkuntza egonaldi bat proposatuko dute hilabete batez udazkenean Abadia eremuko Nekatoenea baserrian, eta bigarreneko hilabetea Pasai Donibaneko Hugoenea etxean. Deialdia luzatu berri dute.