Bueltan da Ziburuko Xaltaian musika festibala

Ekainaren 9 eta 10an ospatuko da Ziburuko Xaltaian musika festibala. Osoki urririk izanen da, eta hirugarren ediziorako egitaraua prest dute. Aurten, bi egunez, Zokoan eta Ziburuko pilota plazan bi gaualdi izanen dira. Gonbidaturiko musika taldeen artean dira Zortzi, Ixabe, Deabru Beltzak, Kraft, Honky Tonky trio eta Gatibu. Adur Larrea marrazkilariak sortu du aurtego edizioaren afixa.