1,2 milioi euroko irabaziak, angulen legez kanpoko salmentaren bidez

Azkenean 27 pertsona atxilotuak izan dira angulen salmenta ilegalari lotu aferan, Bidaxune, Oiartzun eta Landen artean. lau tona angula esportatu dituzte azken bi urte hauetan, 1,2 milioi euroren truke. Bi urteko ikerketaren emaitza izan da mugaz gaindiko operazio handi hau. Angulak Asiara buruz salduak ziren, kiloa 5000 euro ingurutan salduz. Poliziak 200.000 euro atzeman ditu eskudiruz, eta 900.000 euroko balioa lukeen material eta angula kargamentua.