Urratsak zubi bilakaturik, uhar eta uholdeen gainetik pasa da Herri Urrats.

Aroak goiti behera baldintzatu du alta Iparraldeko Ikastolen besta. Arabako gunean kontzentratu behar izan dute egitarau osoa. Antolatzaileak eskerturik agertu dira Euskal Herri osotik bildu duten elkartasun erauntsiagatik. Haatik, Senpereko kolegio berriaren diruztatzeko, finantzamendu arazoak izanen dituztela ohartarazi dute. Gaurtik aitzina, sustengua emateko hainbat bide izanen dira herriurrats.eus webgunean.