Iparraldeko Pilota Batzordearen lehendakaritza utziko du Jean Mixel Garayarrek

Hamabi urte eta hiru kargualdiren ondotik, Jean Mixel Garayarrek Iparraldeko Pilota Batzordeko lehendakari kargua utziko du. Berriki egin dute biltzar nagusia Hendaian, eta bilan baikorra egin dute. Orotara, 6.000 lizentziadun ditu egun pilota batzordeak, eta azken hiru urteetan, 780 izen berri gehitu zaizkie. Heldu diren urteetan, elkartea garatzen segitzea, usaiako jokoak hedatzea eta jokaleku berriak sortzea dute xede. Heldu den buruilaren 14an aurkeztuko dute zuzendaritza talde berria, baita lantaldeetan arituko diren pertsonen zerrenda ere. Arraberritze aldi horren bidez, herrietako pilota batasunetatik heldu belaunaldi berriko kideak sartuko dira antolakuntzan.