
Uztailaren 26tik abuztuaren 11ra iraganen dira Pariseko Joko Olinpikoak. Joko Olinpikoetan parte hartuko duten kirolarien artean, 46 izanen dira Euskal Herri osotik. Lapurditik 2 kirolari joanen dira. Euskadi Irratian ere jokoak prestatzen ari dira. Txetxu Urbieta Euskadi Irratiko kirol arduraduna gure gomita izan da.