Altzai-Lakarriko maskaradak urtarrilean abiatuko dira

26 urte berantago, maskaradaren lekukoa hartuko du Basabürüako ibar eskuinak. 2025ean Altzai, Lakarri eta inguruetako berrogei bat gaztek parte hartuko dute, eta usaian bezala, urtarriletik aitzina abiatuko dituzte ihauteriak. Pitxu, Kabana, xorrotxa eta bestelako kargu nagusiak banatuak izan dira jada, baita dantzarienak ere: bederatzi aitzindari izanen dira eta lau marexal. Nicolas Urruty, Jean Louis Bidabe eta Jean Pierre eta Marilyn Rekalt dira errejent laguntzaile taldearen arduradunak.