Erramun Martikorenak eta ZETAK lehen aldikotz Itzulera zuzenean emanen dute Iruñean

Iruñan gaur eta bihar Zetak taldeak 'Mitoaroa' ikuskizunaren lehen bi emanaldiak eskainiko ditu. Horren harira, Pello Reparaz, taldeko abeslariak, Erramun Martikorena gonbidatu du Itzulera abestia elkarrekin oholtza gainean kantatzera. Lehen aldia da abesti hau bi artistek elkarrekin zuzenean interpretatzen dutela, eta Erramun Martikorenak 15.000 pertsonaren aurrean kantatzen duen lehen aldia ere bai. Erramun Martikorenaz gain Kukai dantza taldea edo Altsasuko momotxorroak eta Zubietako joaldunak izango dira ikusgarriaren parte.