Erleei gorazarre, Bilaka konpainiaren 'Bezperan' ikusgarriarekin

‘Bezperan’ ikusgarri berria taularatuko du Bilakak. Gernika lanaren ondotik, Akitania Berriko Eszena Nazionalak Bilaka kolektiboaren sorkuntza artistiko berria ekoiztu du. Aldi honetan, zortzi dantzarirekin eta lau musikarirekin, eta Daniel San Pedro taula-zuzendariaren laguntzarekin. Dantza, musika, kantua, poesia eta antzerkia uztartuz, erleeri eta orokorrean naturari egin goraipamena da ikusgarria. Lehen aldiko urtarrilaren 24 arratsaldean eskainiko dute, ondotik bost aldiz heldu den asteazken arte. Leku guziak salduak dira.