Abokatuek errekurtso bat pausatu dute, Dronen erabilpenen aurka

Etorkinen eskubideen defentsarako Baionako eta Paueko abokatuen elkarteak, errekurtso batzuk aurkeztuko ditu Paueko Administrazio Auzitegian. Hendaiako oinezkoen zubia idekitzeko eskatuko dute alde batetik eta bestetik, Hendaia eta Urruñan, dronen erabilera ahalbidetzen duen erabakia ezeztatzea. Ilazki Ortego abokatuarekin mintzatu da Ihintza Arrieta.

Kronika berezia tourraz

Txirrindularitzan, Frantziako itzuliaren kari, bigarren kronika eskaini daukute Peio Minondo, Jean-Marie Oillarburu eta Bittor Thikoipe laguntzaileek. Kasik astea abiatu dela orain Tourra, ea zer bilduma egiten daukuten.

« Bizitza normalaren moztura bat da, 9 eguneko alaitasun giro batekin »

Txupinazoa lehertu zuten atzo, gaur San Fermin eguna, eta lehen entzierroa iragan delarik, Iruñeko festetara joateko ohitura duten bi-ren gana joango gira. Beltzane Obanos-ekin hitz egin dugu, Iruñean sortu eta handitu dena, Lapurtarra dena orain, urtero zonbait egun pasatzen ditu bertan, lagun eta familiarekin. Bainan lehenik, urteroko hitzordua du Txupinazoa, Asier Goieaskoetxea gaiteroak.  Herriko etxe azpian, jende tinkiaren erdian gaita jotzeko ohorea du urtero. Arantxa Idiederrek hitz egin du bi gomitekin. (ARGAZKIA: Bruno Bereau)

Polemika, Azkaingo kirol gunearen izen aldaketarekin

Andde Luberriaga kirol gunea izendatu dute Azkaingo KIROLETA. Erabaki hori hartu du gaur egungo auzapezak, oposizioko kideen haserrea piztuz. Andde Luberriaga auzapeza izan zen 24 urtez baina bere herria kudeatzeko manera zalantzan ematen dute abertzaleek. Kriztof Arotzarena:

10 urte lekuko garia ekoizten, herriko ogia biziarazteko

Herriko ogia elkarteak 10 urte betetzen ditu eta ostegun honetan Bardozen ospatuko du. 10 urteko tokian tokiko ogia erosteko parada eskaintzen duela elkarteak. Hortaz mintzatzeko, Antton Castoreok hitz egin du Txomin Elosegirekin.

« Ez dut uste kalde-ordainen diru eskaera eginen dutanik, ez dut preziatzen egiteko manera »

Ekainaren 20an izan zen orzantzak Lapurdiko hainbat uzta suntsitu zituen, Itsasu, Ezpeleta, Lekorne edota Baigorrin, eremu mugatuan. Biper landak, baratzezainenak, edo mahastien zango batzu suntsituz. 203 Biper ekoizleen artean, 66 ekoizlek jasan dute kazkabarra. Laborarien uztak ez dira asuratuak, eta horregatik DDTMak ematen dut kalte ordaina. Bainan eskuratzeko baldintzak kritikatzen dituzte laborariek. Adibide gisa, uzta osoa galdu duenak, joan den urteko irabazien erdia baino guttiago hunkitzen ahalko du. Erdi baino guttiago galdu duenak aldiz ez du laguntzarik izanen.
Dolu bat edo hurbileko norbait galdu duelaren sentsazioa zuela adierazi digu Biper sindikatuko presidentea den, Panpi Olaizolak goiz honetako Goiz Berrin, Arantxa Idiederren gomita zenak.

« Emazte laborariak argitan aurtengo Lurraman »

« Emazte Laborariak Argitan » izanen da aurtengo LURRAMA-ren lema. 27 emazte laborari agertzen dira afixan. Haien errolak, engaiamenduak, eskumenak eta berezitasunak azpimarratuko dituzte heldu den azaroaren 10, 11 eta 12an, Miarritzeko Irati gelan. Aurkezpenean egon diren Amaia Hiribarren eta Mirentxu Elizalde-Paraxu laborariekin mintzatu da Kriztof Arotzarena

Frantziako Tourra: Jasper Filipsen Belgikarra nagusitu Baionan

Txirrindularitzan, Frantziako itzulia abiatu da. Larunbatean Bilbon, igandean Donostian eta astelehen huntan Baionan antolatu dira lehen 3 etapetako helmugak. Atzo, Jasper Filipsen Belgikarra nagusitu Baionan, esprintean.  Mikel Landa, Gorka Izagirre, Alex Aranburu, Ion Izagirre eta Pello Bilbaoren ihardokitzeak bildu ditu Kriztof Arotzarenak etapa bukatu bezain laster:

 

Frantziako Tourra Baionan

Donostian hasi eta Baionan bukatu zen atzo Tourraren hirugarren etapa. Euskal Herrian gaindi kilometro andana bat egin ondoan iritsi ziren txirrindulariak Baionara eta han zen hain zuzen Ihintza Arrieta, karrika eta xoko ezberdinetan giroa hartzeko: