7 probintzietako 15 eta 17 urtetako 120 gazte bildü dira hilabete batez eüskal herriaren üngürüaren egiteko hoinez eta eüskaraz. 30 bat etapa orotarat,eta 30 bat kilometra etapa bakotxa. Atzo Pagolan iritsi dira gazteak. Galdegin diegü nola bizitzen züten abiatze hori :
Helbürüa da eüskal herriaren hobeki ezagützea eta probintzia esbardinetako gazteen ezagützaren egitea, eüskararen süstengatzez. Heltzea Getxon uztailaren 31ean
Senpereko Olha etxaldearen salmenta salatzen dute, ELB, Lurzaindia, Senpere kolektiboa eta Ostia kolektiboak. Laborari etxea eta 50 hektarea 1.3 milioietan salgai emanak baitira.
Olha baserrian, joan den asteartetik lehioak eta ateak berriz ideki dira. Panpi Mercapide hurbildu da bere mikroarekin joan den larunbatean:
Uztailaren 15ean mobilizazio egun bat deitua da iparralde osoan, gune huntan bururatuko dena.
«Milesker Irisarri eta betirarte » Irisarri agurtuz bururatu dute EHZ.ren 27. Edizioa. Aurtengo edizioak 12.000 jende bildu ditu eta 500 laguntzaileren parte hartzearekin bururatu da. Antton Castoreo kazetaria bertan izan da:
Euskal Hirigune Elkargoa harmonizazioz egarri da. Uraren prezioa da nagusiki eztabaidatua izan euskal hirigune elkargoko bilkuran larunbatean. Benat Larrory han zen:
Adam Yates txirrindulari britainiarrak irabazi du Frantziako Tourreko lehen etapa Bilbon. Simon anaiarekin batera tropel nagusia gibelean utzi dute azken bortuan eta helmugatik hurbil, Adams.ek erasoa jo eta aitzina hartu du lasterketa irabaziz , eta maillot horia ere jantzi du. Simon anaia bigarren eta Tadej Pogacaar hirugarren.
Baina lehen etapa aitzin, besta handia iragan da Bilbon. Jose luis Aizpuru lankidea bertan genuen
Baionako Bernat Etxepare lizeoko barnategia udan ere baliatuko da. Seaskak Baionako lizeoa sasoilariei idekitzea erabaki du uztailaren lehenetik goiti prezio merkean. Bi zaindari egonen dira bertan uda osoan. Lan kontratu bat aurkeztu beharko dute interesatuek. Hur Gorostiagak, Seaskako zuzendariak, proiektuaren berri eman digu:
Frantziako itzuliko lehendabiziko 3 etapak Euskal Herrian iraganen dira osoki larunbat, igande eta astelehen honetan.
Tourrak txirrindularitzaren besta izan nahi du. Bainan, bere itzalguneak ere baditu eta hunen antolatzeak eztabaidak sortzen ditu.
Ximun Larre Mediabaskeko kazetariarekin mintzatu da Kriztof Arotzarena
Ez dute denek begi onez ikusten Frantziako itzuliaren etortzea Euskal Herrirat. Tourrak balore ainitz urratzen dituela salatzeko, Euskal Herriko Bira bizikletaz antolatuko du Herribiltza herri mugimenduak, uztailaren lehenetik zortzira, Bilbotik Bilbora. Oihana Oillarburu HerriBiltzako kidearekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.
Alda mugimenduak "Konpentsazio legea" urratzen dutenak argitan eman ditu. Joan den astean Miarritzeko egoitza batean eman zuten fokoa. Hiru egunez bertan egon eta haien aldarrikapenak ardietsi dituzte. Geroztik Miarritzeko herriko etxeak jakinarazi du beste 1000 bizitegi legez kanpo direla. Zertan da legearen aplikapena ? Nork kontrolatzen du hori ? Xebax Christy gure Goizberriko gomita izan da, harekin aipatu dugu zertan den egoera.
- Eltzegor taldea omenduko du Urmuga festibalak
- 6.500 euroko zigorra, Ttattola gaztetxeak egindako okupazio ekintzagatik
- Hizkuntza politika eztabaidagai, Uztaritzeko herriko etxean
- Xiberoako ikastolen 50 urteak ospatuko dituzte larunbatean
- Hazparneko «zapatagile xume» baten bizipenak, historiara
- Elkarte-baliabideen partekatzea hizpide ukan du Euskal Etnopoloak
- Milaka euroko kalteak Ipar Euskal Herriko hainbat etxaldetan, tenpestaren ondorioz
- Baionako Canopia bereizketa zentroa araberriturik
- Hiriburuko herriko etxean gazteenek hartu dute hitza