Herriko etxeentzat webgune helgarriak eta ingurumenerako hobeak egiteko tresna bat sortu du elkargoak : ElgarWeb dispositiboa. Pertsona elbarrituei egokitua da eta guttiago kutxatzen duen web orrien sortzeko egina da. Daniel Olzomendi elkargoko hautetsiarekin mintzatu da Marga Forestier:
Anonyme Popular, Keu Agirretxea, TOC, Feelingless, Weyes Blood, Compagnie Rassegna, One Rusty Band, The Valkyrians, Svaneborg Kardyb, Moundrag, Inclination, Cabal.
Entzulearen Iritzia: Juse Thiry (21-10-28)
Ordezkapen Handiaren teoriaz aritu da aldi honetan Juse Thiry iritzi emailea, Renaud Camus eskuin muturreko idazlearen teoriatik abiatuta, "egiazko ordezkapen handia etxebizitzan" agertzen dela, eta "kapitalistek eta burgesek kentzen dituzten etxebizitzak" direla problema nagusi.
Finalen eguna da ostiral hau Pilotako Munduko Txapelketan. Euskal Irratietan, trinketeko 4 zuzenean eskainiko dizkizuegu. Eta menturaz, horietako bitan ariko da Battitta Ducassou. Esku huska trinketean erreferentzia bat, dudarik gabe, munduko txapelduna buruz buru goiz huntako finala aintzin hasteko, baina xapela arraberritzeko xantzekin. Mundial hau etxean, nola bizi izan duen, txapela arraberritzeko aukerak, euskal selekzioa... hainbat gaietaz galdeginen dio Olatz Idoatek.
Ez ahantz gaur trinketeko 4 finala zuzenean eskainiko ditugula
- 11.30 tan xarekoa, ondotik Esku huska buruz buru
-16.00tan paleta gomazkoa nesketan
- 20.30 esku huska binazka
Pilota eta surf selekzioek nazioartean lehiatzeko parada ukanen dute. Madrilen adostu dute legea EAJk eta alderdi sozialistak eta horri esker, euskal selekzioaren izenean aritzen ahalko dira Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako pilotari eta surflariak, nazioarteko txapelketetan.
Martxel Toledo, ESAITeko kide ohiarekin eta Mikel Larralde, Endaiarrak pilota batzordeko presidentearekin mintzatu da Ihintza Arrieta. Zuhurtziaz hartzekoa baina berri ona da Martxel Toledorentzat.
Entzulearen Iritzia: Jakes Bortairu (22-10-27):
Deux-Sèvres departamenduan, urtegi erraldoi baten kontrako mobilizazioa izango da asteburu honetan. Inguruentzako desmasia "erraldoiak" salatzeko mugimendua aspaldian hasia da bainan uda honetako idorteekin indartu dira.
Iholdiko herria agerian emanen dugu gaurko Goiz berrin, eta Beñat Cachenaut Baxe Nafartar herriko auzapeza gomitatuz.
Parada ere, finkatu berri den 26 hektareako ZAD-a eta herriak dituen proiektuak aipatzeko.
Maika Etxekopar antzezleak hilabetero bere kronika proposatzen du Goiz Berri saioan.
Aldi honetan, kronika egite ariketaz hortaz aritu zauku, asteazkenez beretik espakapatzen zaizkion hitz eta gogoeta horiek, egun zonbaitez bere "parte bat galdu balu bezala senditzen" delarik.
Entzulearen iritzia: Ortzi Idoate (22-10-26)
Bertso afariak gozagarriak dira bai, bainan txapelketak tresna gisa ere balio duela uste du Ortzi Idoatek.
- "Urtean 20.000 euro pagatzean nian, eta ondoko urtean momentuan 60.000 eurotara heltzen dira debisak"
- "On egin lezake Euskal Herrian ere Aillet eta bere klika, bere lekuan ezar litzazken beste botz batzu entzuten balizte"
- « Dei berezia egin diegu hautetsiei, jakin dezaten egoera zertan den »
- "Bainan Kanboko lur huntan ez eraikitzea lortzen badugu ere, beste lur bat eraikiko dute, beste bat eta beste bat"
- « Elkarrizketa idekitzen bada, Bouygues-i errango diogun gauza bakarra da ‘Hoa kakitera !’ »
- “Karbonozko paleta, Frontballa eta Neskak zesta puntan… berritasun horiek on egiten diote pilotari”
- "Urgentzia ekonomikoa" salatzen du Iparraldeko AEK-k
- Sebastien Astabie “esne ekoiztea kostatzen da, esnetegiek fresak estaltzekoaren heina ordaindu beharko dute”
- Berritzaren eguna da larunbatean Maulen