Lehen haurtzaroko zaintza osoki euskaraz egiten duten egiturek sustengu deiadarra jo dute. Murgiltze ereduan diren hiru haurtzaindegi eta bost haurtzain-etxe biltzen ditu Konkolotx elkarteak, eta urtero ehun bat haur errefusatzera behartuak dira, ahal eta leku eskasagatik. Aurten, gainera, egitura horien garapena sustatzeko egin diru-laguntza eskaera ukatu dio Euskararen Erakunde Publikoak. Hori dela eta, langile baten postua diruztatzeko 10.000 euro biltzeko diru bilketa abiatu du Konkolotxek.
Euskarazko lau film estreinatuko dituzte Donostiako 71. Zinemaldian, eta horietatik bi, Josu Martinez zuzendari baigorriarrak zuzendu ditu. Lehena, bost atalez osatua da eta 'Bizkarsoro' izenburua du. Euskal hizkuntzak jasaten dituen gora beherak azaltzen ditu. Bigarrena, aldiz, Jon Mirande Xiberoko idazle polemikoari eta bere lanari eskaini dio: 'Mirande. Film bat egiteko zirriborroa'. Josu Martinez izan da Goiz Berri saioko gomita.
Salaketa mezuak hedatu ziren sareetan, eta ikerketak abiarazi. Eta ororen buru, Googlek bere bilaketa-parametroak berrikusi eta zuzendu egin ditu, euskarazko sarrerak ez daitezen baztertuak izan. Bilatzailea euskaraz konfiguratua izan arren, Googelek erdarazko emaitzak lehenesten zituen, adibidez, bi hizkuntzetan berdin idazten diren hitzak, edota pertsona izenak xerkatzean. PuntuEus fundazioak eta Kataluniako beste eragile batzuk egin salaketari esker, pettoa zuzendu du muktinazional estatu batuarrak hilabete honentan. Noalanahi ere, Euskal Herriko erabiltzaileen %15ak baino gutiago du ordanagailua eta bilatzailea euskaraz kongiguraturik. Josu Waliño PuntuEus fundazioko presidenteak argipenak eman dizkigu Goiz Berri saioan.
Lau hamarkada suteak itzaltzen, istripuak kudeatzen, suak itzaltzen, guardiak egiten… eta anartean, lorezain gisa lan egiten Miarritzeko golf zelai batean. Hala eman du bere bizia Julien Ubiria suhiltzaile senpertarra. Irailean hartu du erretreta eta berrogei urtez eman zerbitzuagatik ohoreak jaso ditu Eskualdeko, Departamenduko eta herriko hautetsi eta zerbitzuen partetik. Orain, Senpereko kasernaren gidaritza izanen du behin-beinean Ubiriarekin urte luzez lanean ari izan den Jean-Claude Errandonea. Urte betez izanen da suhiltzaile buru, gazteago batek gidaritza hartu arte. Julien Ubiriaren ibilbidea ezagutu dugu, Goiz Berri saioan.
Ez da posible izan. Lapurdiko Arraun Taldeak bi segunduko gibelapena ukan du arrauneko lehen mailara igateko. Iragan aste hondarrean jokatu dira Eusko Label ligan lehiatzeko play offak, Bermeon eta Portugaleten. Bi egunetako denborak eta punduak gehituz, lapurtarrak hirugarren gelditu dira sailkapenean. Pasai San Pedro eta Galiziako Bueu izanen dira heldu den sasoian lehen mailan.
Ihizia sasoia joan den asteburuan hasi da. Aurten, Ipar Euskal Herrian 8.000 lizentziadun dira eta Biarnoan 7.000. Ihiztarien %12a baizik ez dira emazteak oraino. Ihiztari elkarteen arabera, basurde populakuntza arras emendatu da eta, ondorioz, laborantza desmasiak biderkatu dira. Duela hamar urte, 2.000 basurde akabatzen zituzten eta azken urteetan 5.000 pasa. Kalteen kopurua emendatu baita, ihiztariek kalte-ordain gehiago ordaindu behar dizkiete laborariei eta Gobernuaren laguntza galdegiten dute. Adibidez, laborariek 300.000 euro errezibituko dituzte aurten kalte-ordainetan, eta Landetan 1,2 milioi euro. Horrez gain, eraginkorrago izateko, draia larrizko kartutxoak baliatzeko baimena galdegin dute, arrapostu baikorrik gabe mementuko. Neurri horren kontrakoen erranetan, kartutxo mota hori lanjerosa da eta animalia basek gehiago sufritzen dute.
Familia-liburua elebitan argitaratuko du Hazparneko herriko etxeak hemendik aitzina. Horretarako, Hiriburuko eta Bretainiako Renne nahiz Vannes hirietako eredua hartu dute. Izan ere, herri horietan agiri elebiduna da ofiziala eta eskaintzen den aukera bakarra. Ipar Euskal Herrian Miarritzek, Uztaritzek eta Urruñak ere eskaintzen dute familia-liburu elebiduna, baina hautazkoa da. Hazparnen agiria frantses hutsean duten familiek, elebitan den berri bat galdegiten ahalko dute herriko etxean.
Joseba Fernandezek trebatu taldea balentriaz balentria dabil. Udako denboraldia hasi aintzin, seinale onak igorri zituen Euskadiko Txapelketako finalera helduz, traineru hoberenekin lehiatzeko. Eta ondotik, KAE-1 bigarren mailako txapelketan erakutsi dute ekainekoa ez zela ustekabea izan. Bost traineru lehian izanen dira larunbat huntan Bermeon eta igandean Portugaleten; lehen mailatik datorren Santurtzi, eta gero bigarren mailakoak: Ehtik San Pedro eta Lapurdiko Arraun taldea, eta Galiziatik, Bueu eta Areseko taldeak. Lapurtarrak ez dira faboritoak, baina prest direla erran dauku Bixente Etxegarai lehendakariak Goiz Berri saioan.
Gehiengoaren alde bakarreko gobernantza eta etika falta salatu ditu. Egungo herriko etxeko gorbernuaren epe luzerako ikuspegi eza azpimarratu dute, egunez eguneko kudeaketa egiten dutela gaitzetsiz. Trantsizio ekologikoa, energetikoa eta hizkuntz politika ddira salatu dituzten puntuetako batzuk. Gai horien gainean ez dela politika ausartarik egin salatu dute. Horrez gain, biztanle kopurua goiti doan arren, bideen, azpiegituren edo garraioen inguruan ez dela gogoeta sakonik abiatu deitoratu dute.
- Mintzalasai: Baiona eta Miarritzen euskara arnasgune berriak eskainiz
- Mauleko ospitalea, Baiona eta Paue arteko bidegurutzean
- Hergarai Biziren zortzigarren edizioa iraganen da asteburuan Duzunaritzen
- Hendaiako Nid Marin zentro ohieko hamalau langileei arrazoi eman die epaileak
- EH Bai koalizioaren eskolak asteburu honetan, Itsasun eta Baigorrin
- Senatuko bozak: Elkarrizketak abiatuko ditu EAJk zein hautagaitza babestu erabakitzeko
- Marokoko lurrikarak elkartasun uhina sortu du Baionan
- Senatuko bozak: Brunel eta Leiziagezahar EELV-Berdeen hautagaiak
- Espetxe-zigorra galdegiten dute Urruñako militante gazte batendako, 2016ko manifestaldi baten harira