Maitaldia festibala 10 egunez, Miarritzetik Euskal Herri osora

Irailaren 7tik 17ra iraganen da `Le temps d’aimer la danse´ Maitaldia festibala. 10 egunez 93 hitzordu izanen dira, Miarritzen ez ezik, Ipar Euskal Herrian orohar, eta beste batzuk Hego Euskal Herrian ere. Mizel Teret, Pantxika Telleriaren Elirale konpainia, Dantzaz konpainia, Ziomara Hormaetxe edota Jon Maya izanen dira euskaldunen artean.

Jon Mayarekin mintzatu da Ihintza Arrieta lankidea.

 

Korsika autonomia lortzeko bidean ote da?

Etapa bat lortu dute, Korsikar Asanbladaren gehiengoak proposamen bat adostu du pasa den astean Frantziar Gobernuari bidaltzeko.

Berezitasuna, Corsica Libera aparte, gehiengo hortan bateratu direla mugimendu nazionalistetako tendentzia desberdinak. Asanbladan oposizioan den eskuinak, bere aldetik, beste proposamen bat egin du, minimalistagoa.

Batasun irudia erakutsi dio Frantziari Korsikako mugimendu nazionalistak, autonomia legegilea eskatuz.

Ander Perez Zala, Berriako kazetariak, hurbiletik segitu ditu eztabaidak. Berekin mintzatu da Jose Luis Aizpuru.

"Esku pilotak erabili metodoa salatzen dugu"

Esku pilotak, gazte edo cadet mailako akademia bat plantan ezarri du primadera huntan. Helburua du 15-16 urteko gazte hoberenak trinketean trebatzea. Bainan, alde bakarreko erabakia izan dela salatu dute pilotako instituzioek eta pilota batasunek. 

Polemika eta geroztik izan diren bilkuren berri eman dauku Henri Errandonea, Iparraldeko Pilota Batzordeko idazkariak :

 

20 urte eta 15 milioi euroko errepidea

Azkenean bukatu dira RD932 bideko obrak. 

Arruntzako zubia eta Herauritzeko itzulgunearen arteko bidearen lanak estrenatu ziren ostiral huntan. 8,5 milioi euroko inbertsioa egin du departamenduak kilometro terdiko zati hortan. Hor, 2017an hasi ziren obrak. 
Baina lehenagotik ere, 2009tik, obrak izan dira bide hortan etenaldi mementuekin. Orotara, 2009tik 15 milioi euro baino gehiago ezarri ditu departamenduak Basusarri eta Uztaritze arteko bidean. Egunero 25 000 auto iragaiten dira RD 932 bidetik. 

Etxolen jabegoaz inkesta egin dute barnekaldeko mendi sindikatuek

Etxolen jabegoaz inkesta bat egin dute barnekaldeko mendi sindikatuek. Oztibarreko, Xiberuko, Baigorriko eta Garaziko mendi sindaktuek lan berezi bat eraman dute jakiteko, xuxen, norenak diren mendian diren etxolak.

 

Jone Barnetx mintzatu da Oztibarreko eskualdeaz Xabi Garatekin.

 

Kanpoko hazkuntza defenditzeko manifestatu dira larunbatean Donapaleun

Kanpoko hazkuntza defendiatzeko, ELB sindikatak berriz manifestatzera deia egina zuen joan den larunbatean Donapaleun. Eta manifestaldian berriz ere, frantses estatuak hegazti gripearen kudeatzeko plantan ezartzen dituen arauak salatu ditu, kanpoko hazkuntzak emeki emeki desagertaraziko dituela azpimarratuz. Badu orai 7 urte hegazti gripea agertu dela hazkuntzetan. Eta salatu dutenez, hazkuntza kanpoan atxiki duten hiru hazle salatu dituzte berriki.

Orain arte hartu neurriek ez dute ondoriorik ukan birusaren hedapena mugazeko. Jone Barneix lankideak bildu dizkigu xehetasunak.

Gogotik abesbatzak bere 15 urteak ospatuko ditu uztailaren 15ean Donibane Garazin

Gogotik gizon abesbatzak bere 15 urteak ospatuko ditu handizki. Uztailaren 15ean “Beti gogotik” izendatu duten kontzertu berezia eskainiko dute Donibane Garaziko Jai-Alaian. Ospakizunean hartuko dute parte txalapartariek, dantzariek, kantariek eta omen beste sorpresa zonbait ere baditaizke. Kontzerturako oraindanik txartelak hartzen ahal dira turismo bulegoetan. Biharamunean bazkari herrikoia izanen da Izpurako Faustin Bentaberry gelan. Urtemuga ospatzeko buruilaren 30ean ere “Beti gogotik” ikusgarria emana izanen da Donapaleuko Saint-Louis antzokian.  Doinuen plazatik emankizunean taldekide batzuekin Gogotik abesbatzaren ibilbideaz mintzatu gira eta heien kantu zonbaitetaz gozatu ere.

UDAN BAI #1 | Urruñarrak vs. Hendaiarrak

Hasi da udako jokoa Euskal Irratietan. Lehen atal honetan Urruñako Maddalen, Julene, eta Jon familia atera da garaile 36 pundurekin Hendaiako Asier eta Iraitz eta Lesakako Paulak 23 pundu egin dituztelarik. Astero bi talde lehiatuko dira eta pundu gehienak lortzen dituzten bi taldeen  arteko final haundia agorrila bukaeran ospatuko da. Irabazleak Herri elkargoako turismo sailak eskeinitako 1500 Euroko saria eskuratuko du eta bigarrenak 500 Euroko saria. Lehen atala entzun:

Abokatuek errekurtso bat pausatu dute, Dronen erabilpenen aurka

Etorkinen eskubideen defentsarako Baionako eta Paueko abokatuen elkarteak, errekurtso batzuk aurkeztuko ditu Paueko Administrazio Auzitegian. Hendaiako oinezkoen zubia idekitzeko eskatuko dute alde batetik eta bestetik, Hendaia eta Urruñan, dronen erabilera ahalbidetzen duen erabakia ezeztatzea. Ilazki Ortego abokatuarekin mintzatu da Ihintza Arrieta.